Nortzuk gara

Nortzuk gara

Ausartzen Sozial-Akzioko Elkartea irabazi-asmorik gabeko Entitate bat da, Euskal Autonomía Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatua, AS/B/17380/2013 zenbakiaz.

Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean inskribatua, 361-2016-B zenbakiaz.

Funtsean, gabezia eta arrisku egoeretan dauden gazteei hazten laguntzeko eta haien ingurune soziala hobetzeko eratzen da.

Elkarte hau inspirazioan, hezkuntza printzipioetan eta pedagogi gidalerroetan Anai Maristen Institutuarekin lotuta dago.

Ausartzen-ek 2013an bere ibilera hasi zuen eta 2015eko martxoaren 10ean bere egoitza berria inauguratu zuen.

Hartzaileak/profila: Oinarrizko konpetentziako errefortzu eta trebetasun sozialen beharrekiko 12 eta 18 urte bitarteko gazteak.

Sarbidea: Zonako heziketa-zentroen eta bigarren hezkuntzako orientazio taldeen bitartez baita udalaren erakunde desberdinekiko sareko lanaren bidez ere.

Ordutegia : Astelehenetik-ostiralera, goizeko 9:30etatik 13:30etara eta arratsaldeko 4etatik 8etara, kudeaketa, akonpainamendu eta esku-hartze sozialeko zerbitzuetarako.

Jokaera-ardatzak:

  1. Gazteen sozioheziketa-akonpainamendua.

  2. Familien akonpainamendua.

  3. Parte-hartzearen sustapena.

Objetivos:

  1. Hezitzailearen pertsona helduaren erreferentzi bezala eskaintzea.

  2. Oinarrizko konpetentzietako lorpena bultzatzea.

  3. Bizitza osasungarriko ohituretako lorpena sustatzea.

  4. Talde-lan esperientziak eta talde garapena. proportzionatzea, bizikidetasun arduratsu eta partizipatiborako trebetasunak eskuratzeko oinarri bezala.

  5. Laguntza eta aholkua eskaintzea bai familiei bai beste agente inplikatuei.

Hiru proiektu ditugu: :

  • Kultura:

    Estrategiak, trebetasunak eta errekurtsoak proportzionatzea aisia eta denbora librea ondo erabiltzeko ohitura osasungarriak sortuz.

    Jarduerak eskaintzea eta aisiako eta denbora libreko gozamenerako espazioak erraztea.

    Inguruneko elkarteak, taldeak eta klubak ezagutzea.

    Gazteentzako aisialdi eta denbora libreko jarduerak garatzea, hezkuntza eta osasunaren ikuspuntutik jokatuz.

  • Euskara

    Euskara eta partaidetasuna sustatzea. Euskaraz bizi izatea, euskaraz gozatzea eta berdintasuna lantzea.

  • Heziketa

    Oinarrizko konpetentzien errefortzua.

btnimage