Presentziala

Trebea bazara pertsonekiko traturako, zure denbora partekatu nahi baduzu nerabeen pertsonal eta hezkuntza garapenari laguntzeko, boluntario lan handia egin dezakezu.

Parte hartze aktiboa eta presentzialak gure proiektuetako batean edo bestean norberaren dedikazio eta konpromisoa eskatzen ditu. Hori dela eta gustatuko litzaiguke, parte izan nahi baduzu, zu oso kementsua izatea, zure onena lan atsegingarri honetan emateko.

Boluntario presentzial bezala parte har dezakezu honako bi proiektu hauetan:

– 12 eta 17 urte bitarteko nerabeekiko boluntariotza, oinarrizko konpetentziako errefortzua eskeiniz.

– 12 eta 17 urte bitarteko nerabeekiko boluntariotza, aisian eta astialdian aritzeko.

Bi proiektuetan edozeinek lan egin dezake, balioak, ezaguerak eta hurbiltasuna transmititzen guri laguntzeko. Horixe da geure gaztetxoentzat gura duguna.

Gure proiektuetako batean lagundu nahi baduzu, boluntario bezala etorriz eta burutzen diren jarduera desberdinetan parte hartuz, gurekin harremanetan jarri gure posta elektronikoaren bidez: info@ausartzen.org edo honako  formulariohau betez

btnimage